ELEKTRAK
Elektrak ez du zapirik aurkitzen
Kutxa negartien sagarrusainezko cubiletan.
Illargiaren izpi bat erori da
Etxaurreko aska pitzatura eta
Xapaburu batek irentsi du zalaki.
Elektraren itzal mehea kandelaren
Esku dabil hil ez hil.
Illargiaren izpi batzuk hegaldatu egin dira
Etxaurreko aska pitzatuaren gainetik igaroz eta
Xapaburuak begira egon dira ahoa irekita.
Elektraren gogo dardatia
Kolkoan izzoturik arraildu da.
Illargia kriski kraska jausi da
Etxeaurreko aska pitzatua lehertaraziz
Etxeaurreko aska pitzatua lehertaraziz eta
Xapaburuak sabelez gora barreiatuz.
Elektraren oin odoleztatuek
Letra gorriak idatzi dituzte
Harrikoskor batean eta bestean
Illarak behinik behin irakur ditzan.
Elektrak ez du zapirik aurkitzen
Kutxa negartien sagarrusainezko cubiletan.
Illargiaren izpi bat erori da
Etxaurreko aska pitzatura eta
Xapaburu batek irentsi du zalaki.
Elektraren itzal mehea kandelaren
Esku dabil hil ez hil.
Illargiaren izpi batzuk hegaldatu egin dira
Etxaurreko aska pitzatuaren gainetik igaroz eta
Xapaburuak begira egon dira ahoa irekita.
Elektraren gogo dardatia
Kolkoan izzoturik arraildu da.
Illargia kriski kraska jausi da
Etxeaurreko aska pitzatua lehertaraziz
Etxeaurreko aska pitzatua lehertaraziz eta
Xapaburuak sabelez gora barreiatuz.
Elektraren oin odoleztatuek
Letra gorriak idatzi dituzte
Harrikoskor batean eta bestean
Illarak behinik behin irakur ditzan.
DE LA PÁGINA 29, DEL Nº 4 (MAYO DE 1995) DE LA REVISTA ‘Caminar Conociendo’
No hay comentarios:
Publicar un comentario